Txotx denboraldian(urtarrilaren 19tik apirilaren 28ra) egunero irekita, bazkaritarako(13,30 tik 15 ra, sukaldea irekita, sagardotegia 17,00tan ixten da) eta afaritarako(20-22tara sukaldea irekita eta sagardotegia 24,00tan ixten delarik). Astelehen eguerditan, igande eta jai egunetan itxita.
Urte guztiaren zehar, upategia irekita izango da, sagardoa botiletan aukeran egon dadin.
Sagardotegira bisitak eta esperientziak egiteko kontsultatu
Egin erosketa zure etxetik mugitu gabe. Donostialdean bizi bazara, zure eskariaren garraioa doan izango da
HISTORIA:
Gurutzeta sagardotegia Astigarragako Ergobia auzoan dago. Familia enpresa bat da, eta XIX. mende amaieran hasi zuen bere ibilbidea, sagardogintzan.
1979an ekin zion Joxe Goñi Urreagak sagardotegia modernizatzeari, dolare berriak abian jarriz, upategi berria eraikiz, eta lana modu mekanizatuan antolatuz.
1989an bere semeak, Joxe Angel Goñi Garinek hartzen du enpresaren ardura, eta erabateko birmoldaketari ekiten dio, familiarteko enpresa modernoa sortuz.
Altzairuzko upelak sartzen ditu, hartzidura kontrolatzeko hotza erabiltzen hasten da eta merkatuari begira, marketingak eskura jartzen dituen teknikak baliatzen ditu.
Azken batean, gure sagardoa da produktu naturala, teknika modernoekin egina, baina tradizioari muzin egin gabe.
GURE SAGARDOA:
“Sagardoa” ereduko botila berezian aurkezten da sagardoa; 0,75litrokoa eta kortxo naturalarekin itxia.
Merkatuan erabiltzen dugun erreferentzia marka GURUTZETA da. Fresko zerbitzatu behar da, inoiz ere ez hotz; 10-12 graduren bueltan. Basora botatzerakoan goitik bota behar da, 20-30 zentimetroko altueratik, eta edalontziak izan behar du kristal finekoa, zabala eta luzea. Modu honetan, txinparta askatzen da (karboniko burbuilak, lehertu eta azkar desagertzen direnak). Hiru hatz adinako sagardoa bota behar da basora, eta berehala edan.
Bideo honetan ikus daiteke nolakoa den sagardoa egiteko ekoizpen prozesua.
Ekoizpen prozesuko argazki galeria. Argazkian sakatu, handitzeko
Egin erosketa zure etxetik mugitu gabe. Donostialdean bizi bazara, zure eskariaren garraioa doan izango da
(Astigarraga, Hernani, Donosti, Lasarte, Andoain, Urnieta, Usurbil, Lezo, Oiartzun, Errenteria eta Pasaia)
Sartu helbide hau zure mugikorrean, eta berak gidatuko zaitu:
Oialume bidea, 63, 20115 Astigarraga, Gipuzkoa.
Zure mugikorrera zuzenean
QRa kodea irakurtzen duen smartphone bat baduzu, irudi gainean ipini eta zuzenean Googleren mapa kargatuko zaizu zure gailuan.
Erraza da iristen, baina edozer behar izanez gero, ez egin zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan. Gustura erantzungo dizugu. Txotx!
Txotx denboraldian(urtarrilaren 19tik apirilaren 28ra) egunero irekita, bazkaritarako(13,30 tik 15 ra, sukaldea irekita, sagardotegia 17,00tan ixten da) eta afaritarako(20-22tara sukaldea irekita eta sagardotegia 24,00tan ixten delarik). Astelehen eguerditan, igande eta jai egunetan itxita.
Urte guztiaren zehar, upategia irekita izango da, sagardoa botiletan aukeran egon dadin.
Sagardotegira bisitak eta esperientziak egiteko kontsultatu
Erreserba egiteko, bete eskaera.
Oharra: Honek EZdu esan nahi tokia zihurtaturik duzunuk. Lehen bait lehen baieztatuko zaizu
TXOTXAREKIN GOZATZEKO BESTE MODU BATZUK
Txotxarekin gozatzeko beste modu batzuk proposatu nahi dizkizugu, txotxa osatzen duten elementuak hobeto ezagutzeko (sagardoa, plater tradizionalak, Idiazabal gazta). Gure etxeko ateak irekiko dizkizugu, gonbidatu berezi gisa barrutik ezagutu gaitzazun, eta ondoren gozatuko duzun TXOTXA prestatzen lagun iezaguzun. Gurutzeta Sagardotegia osatzen dugunon familiako kide sentituko zara.
Txotxaren jatorria probaketetan dago. Sagardo kontsumitzaileek denboraldi hasieran egiten zituzten probaketak, sagardo eta kupela gustukoenak aukeratu ahal izateko.
Etorri sagardotegira bazkalorduaren aurretik, eta sagardoaren eta TXOTXAREN historiaren berri emango dizugu; lan egiteko sistema zaharra eta berria desberdintzen irakatsiko dizugu, eta sagardoaren ekoizpen prozesua ezagutuko duzu, sagarra muztio bilakatzen den unetik.
Gure ENOLOGOAREN laguntzarekin, gure sagardoa ondo dastatzeko informazioa jasoko duzu. Hainbat kupela probatuko ditugu, eta haien arteko desberdintasunak aztertuko ditugu adituaren laguntzarekin; horrela, garai batean bezala, gai izango zara zure kupela gustukoenetik sagardoa aukeratzeko.
Gero, TXOTXA hasiko da. Sagardoarekin eta menu tradizionalarekin gozatzen jarraitzeko aukera izango duzu; GURUTZETA SAGARDOARENTZAKO laguntzailerik onena.
Bazkaldu ondoren sagardo botila batzuk eraman nahi izanez gero, abantailak izango dituzu (galdetu sagardotegian), eta etxera eramango dizkizugu, eguneko planarekin jarraitu ahal dezazun (garraioa doan, Donostialdean).
Gure sukaldeko ateak irekitzen dizkizugu. Etorri bazkalorduaren aurretik, aukeratu prestatu nahi dituzun SAGARDOTEGI MENUko platerak, eta gure gonbidatu berezia izango zara; zurekin partekatuko dugu plater horiek prestatzeko gure modua. Gero, jateko aukera izango duzu.
Gure sekretuen berri emango dizugu; nola aukeratu lehengai onenak, nola prestatu platerak tradizioa errespetatuz eta maitasun handienarekin, gero gure sagardotegiko giro onenean goza dezazun.
Elkarrekin prestatuko ditugu platerak, kupelen artean, eta, horrela, aukera izango dugu sagardoa dastatzen hasteko, pintxo batekin lagunduta.
Aukera izango duzu hiru plater hauetako bat prestatzen ikasteko: bakailao tortilla, bakailao frijitua piper berdeekin edo kazuela. Eta baita txuleta prestatzen ikasteko aukera ere!
Zein, gure parrillero aditua baino hobea zuri erakusteko txingarra prestatzen, zure gustuen araberako txuleta aukeratzen, eta, batez ere, parrillan prestatzen, bere puntuan dasta dezazun?
Gero, TXOTXA hasiko da. Sagardoarekin eta menu tradizionalarekin gozatzen jarraitzeko aukera izango duzu; GURUTZETA SAGARDOARENTZAKO laguntzailerik onena.
Bazkaldu ondoren sagardo botila batzuk eraman nahi izanez gero, abantailak izango dituzu (galdetu sagardotegian), eta etxera eramango dizkizugu, eguneko planarekin jarraitu ahal dezazun (garraioa doan, Donostialdean).
Gipuzkoan sagardoa eta Idiazabal gazta elkarrekin dastatu izan dira beti; TXOTXeko MENU TRADIZIONALEKO postre tradizionala da, intxaur eta irasagarrarekin batera.
TXOTXera etorri aurretik elkarrekin gaztandegi batera joatea proposatzen dizugu; ardiak ikusi, nola jetzi ikusi.
Idiazabal gazta tradizionala nola ekoizten den erakutsiko dizugu, eta truku guztiak ezagutzean, GURUTZETA SAGARDOTEGIRA itzuliko gara TXOTXarekin gozatzera; sagardoarekin eta menu tradizionalarekin; GURUTZETA SAGARDOARENTZAKO laguntzailerik onena.