Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

2021. URTEKO SAGARDOA PRESTATZEN

2021. URTEKO SAGARDOA PRESTATZEN

Urtero bezala, iraila amaieran sagarra biltzen eta jotzen hasi ohi gara, muztio preziatua ateratzeko. 2020. urte honetan ere hala egin dugu Gurutzeta sagardotegian, eta aurtengo sagar-uztaren ezaugarrietako bat kopuru eskasia izan da, hain zuzen. Alegia, aurten Euskal Herriko sagar gutxi izan dugu, naturak bi urtean behin ematen digun sagar eskasiari jarraikiz.

Izan ere, urte batez uzta ederra ematen baitute gure sagastiek, eta bigarren urtean, aldiz, askoz urriagoa da beti. Hori dela kausa, ‘Euskal Sagardoa’ zigiluko Jatorri Izendapenarekin egiteko sagardoak ere nahikoa lan eman digu. Dena dela, azkenean lortu dugu sei bat mila litro ekoitzea.

Ekologikoa, ordea, ezin izan dugu egin. Dena den, iaz produzitutako sagardo ekologikoa badugu oraindik bezeroei eskaintzeko. Hurrengo urtera arte itxaron beharko dugu sagardo ekologiko berria ekoizteko.

Nolanahi ere, 2020. urteko COVID-19aren pandemia dela eta, Gurutzetako ‘Gorenak’ zigilupeko sagardo kopuru gutxiago saldu dugu aurten, eta badugu oraindik botilaratuta. Ondorioz, iaz baino litro gutxiago ekoiztu ditugu oraingoan, baina produzitu dugu sagardo berria aurten ere. Hala, sagar-jotzea azaroaren 2. egunean amaitu genuen, zehazki. Bideoan ikusiko duzue tolarean nola aritu garen lanean, gure arbasoen ohiturari jarraikiz.