Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

2019ko SAGARDOA EGITEN

2019ko SAGARDOA EGITEN

Gipuzkoako sagar-uzta berriarekin batera ekiten diogu sagarra matxakatzeari –hala deitzen diogu-, urtero bezala. Zuku preziatua ateratzen diogu irailaren bigarren hamabostaldian hasi eta azaroaren bigarren hamabostaldira arte. Fermentatu ondoren, sagardo bilakatzen da zukua. Eta zukua egiteko, sagarrak bildu, aukeratu, garbitu eta txikitu egiten ditugu.

Gurutzeta sagardoa hau, zehazki, 2019an edango dena izango da, bai upelategian, bai botilan. Izan ere, jasotzen dugun muztioa zuzen-zuzenean sagardotegiko upeletara baitoa, eta, hortik, ondoren, botilara. Aurten ere lehen mailako euskal sagardo naturala emango digu muztio honek. Sagardo berrirako atzera kontua hasi besterik ez da egin. Adi!