Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

SAGARDOA UPELETAN FERMENTATZEN DAGO

SAGARDOA UPELETAN FERMENTATZEN DAGO

Abenduaren erdialdean gaude eta sagar-muztioa sagardo bilakatu zaigu dagoeneko, baina oraindik sagardoak bere denbora behar du. Izan ere, oraindik lasai-lasai dira eta upeletan, eboluzionatzen. Txotx-denboraldi hasierarako dastatzen hasteko upela batzuk egongo dira prest. Ziur. Denboraldiari urtarrilaren 18an ekingo diogu, gauez, hain zuzen ere.

Baina lehenago izango dugu ere sagardo berria dastatzeko aukerak: hilaren 24ean, gauez, urtero bezala, ‘Apurua’ dugu, alegia, inguruko bizilagunei dastatzen emango diegu aurreneko sagardoa. Hurrengoa errege-bezperako bazkaria izan ohi da sagardotegian. Hau da, urtarrilaren 5ean, hain zuzen, bazkaria egingo dugu betiko bezero, senitarteko eta lagunekin. Ondoren, jada prest izango gara txotx denboraldiari hasiera emateko.

Momentuz, data horiek heldu arte, fermentazio garai honetan egunero ari gara dastaketak egiten, sagardoaren eboluzioa bertatik bertara kontrolatzeko. Laster Gipuzkoako Foru Aldundiaren Fraisoroko Laborategi agroalimentariora eramango ditugu laginak, glizerolaren parametroa aztertzeko, besteak beste. Honenbestez, bagoaz pixkana-pixkana aurrera gure sagardo berri preziatua lortzearen bidean.