Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

APURUA, LEHEN SAGARDO-DASTAKETA

APURUA, LEHEN SAGARDO-DASTAKETA

Orain dela hamarkada askotatik tradizioa dugu sagardotegian, eta, aurten ere egin dugu: iragan abenduaren 24ean, 19:30etan, hain zuzen ere, sagardotegiko upeltegia zabaldu genuen ekitaldi berezi hau egiteko. ‘Apurua’ edo ‘Apuroa’ da zehazki, 2019ko urtarriletik dastagai izango dugun sagardoaren lehen probaketa da, alegia.
Iristen lehena Bereziartua sagardotegiko Oscar izan dugu aurten, eta, aurrenetarikoak, urtero bezala, Ergobiako Joaquin eta Andoni Arzallus izan dira, 83 eta 86 urtekoak, horietako baten seme batekin, baita euren Iñaki Garaño koinatuarekin ere. Familia hau orain dela 57 urtetik etortzen zaigu, hain zuzen ere, sagardotegira egun berezi honetan. Beti sardin zahar-tortilla, arrautza egosi eta ogiarekin, jakina.
Hortaz, urtero bezala, lehen sagardoa dastatzeko usadioa jarraitzen du familia honek. Garai batean Astigarraga eta Hernaniko sagardotegi askotan izaten zen ohitura zen, inguruko bizilagun eta lagunek izango den txotxeko aurreneko sagardoa proba –edo ‘apuratu’- zezaten.
Azkenean, 20:30ak heldu eta 60 lagun inguru batu ginen sagardotegian, sagardo eta txorizo artean, gure arbasoek egiten zuten bezalaxe, jaten, edaten eta abesten. Gurutzeta sagardotegian mantentzen jarraitzen dugun tradizioa historiko ederra. Katea ez da eten. Urte berri on guztioi!

Hona hemen ekitaldiko bideotxoa: