Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

SAGARDOA BOTILARATZEN

SAGARDOA BOTILARATZEN

Gure sagardo preziatua botilatan sartzen ari gara orain dela aste batzuetatik; upeltegitik zuzenean zuen mahaiara joateko. Horretarako, sagardoa dagoen unerik onenean atera behar da upeletik. Gurutzetan, hiru motako sagardo-botilak ditugu gaur egun botilaratuta eta salgai:
Lehenik eta behin, ‘Euskal Sagardoa’ zigilukoa; hemengo sagarrekin eginiko kalitate handiko sagardoa, alegia.
Bigarrenik, ‘Gorenak’ zigiluko botilak ere badira. Kalitate handiko sagarrekin eginikoa, han eta hemen jasotako sagarrekin, hain zuzen.
Eta, azkenik, baina ez garrantzia gutxiagokoa, gure sagardo ekologikoa dugu, Gipuzkoako Segurako Monjardin baserriak sortutako sagarrekin eginikoa. Lehengai ekologiko honekin bigarren urtez ari gara egiten lan.
Orain, hiru sagardo mota natural hauez gozatzeko unea da, bai tabernan, bai jatetxean, bai sagardotegian. Horietako edozeinetan eros ditzakezue botilak eta… gozatzera!