Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

SAGARRA BILTZERA!

SAGARRA BILTZERA!

Irailak beti garai berri baten hasiera ekartzen digu, sagar biltze eta jotzearen sasoia, hain zuzen ere; baina, lehenago, Gurutzetan urtero egin ohi dugun bezala, sagastietara bisita egitea gustatzen zaigu, fruituak nola dauden ikusi asmoz. Hala egin genuen lehengo astean, Jose Angel Goñi buru genuela, eta, Goiko Taula baserriak Astigarragan dituen sagarrondoetara jo genuen.

Eta aurtengo uzta sagar kopuru handiaz etorri zaigu; honen egoera aztertu eta jotzeko prest dagoela ikusi genuen. Hortaz, aurreko astean bertan ekin zioten sagarra batzeari, eta, aste honetan bertan hasiko gara gu sagarra jotzen gure sagardo naturala egiteko asmoz. Honenbestez, ekin diogu Gurutzetako sagardo berria sortzeari, sagardotegian 2020. urteko txotx-denboraldian gozatu ahal izango duzuena.

Sagastietara bisita laburbiltzen duen bideoa: