Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

2020KO SAGARDOA EGITEN

2020KO SAGARDOA EGITEN

Irailea eta urrian sagarra biltzearekin batera, hura jotzeko sasoia datorkigu Gipuzkoan; frutari zuku guztia ateratzea izan ohi da helburua. Une horretantxe, hortaz, makinak piztu eta lanean hasten gara. Ondoren helduko da fermentazioaren unea, muztioa sagardo bilakatzeko.

Zukua ateratzeko lana gogorra izaten da sagardotegian, eta, sagarra noiz etorriko zain izaten gara, baserritarrek une hoberenean jasotzen baitute fruta, helduturik dela, eta, bakoitzak, bere momentua du. Irailaren hirugarren astean ekin ohi diogu lanari, eta, amaitu, urriaren hasieran edo erdialdean. Urtero egiten dugun bezala, jotze-sasoia sagarrak garbitu, aukeratu eta txikitzean datza, hain zuzen ere.

Sagardo natural hau 2020. urtean kontsumituko dugu bai sagardotegian –upeletik-, bai taberna, jatetxe, elkarte eta etxeetan –botilan-. Lehenik, Gurutzetako upeletik dastatzeko parada izango du jendeak, eta, ondoren, txotx garaia amaiturik, botilaratu egingo dugu sagardoa. Honenbestez, muztio honek gure hiru zigiluetako primerako sagardo naturala emango digu: ‘Gorenak’, ‘Euskal Sagardoa’ eta ‘Ekologikoa’. Ekin diogu sagardo berria egiteari!

Honatx jotze-prozesuari buruz egin berri dugun bideoa: