Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

‘APURUA’, LEHEN SAGARDO TRAGOA

‘APURUA’, LEHEN SAGARDO TRAGOA

"Gutxienez 60 urte badira gure aitarekin, Antonino Arzallusekin, etortzen ginela", esan digute Joaquin eta Andoni Arzallus anaiek. Beti lehenak iristen dira hitzordura, bere koinatu Iñaki Garañorekin batera -84 urte bik, eta 87 urte besteak-. Aitor Garaño eta Iñaki Arzallus semeekin batera etorri dira aurten.

Baina zer da 'Apurua', zehazki? Baliteke aurreneko sagardoa 'apuratzea’ izatea, oraindik oso gazte dagoenean, eta, probatzeko 'apuratzen' denean, alegia. Gurutzeta sagardotegian duela hamarkada batzuk hasi genuen tradizioa, eta, aurten, beste behin ere, bideo honetan gozatu eta dokumentatu ahal izan dugu usadioa.

Eta zertaz datza? Auzokideak, familiakoak eta gertuko pertsonak deitzen ditugu Olentzero bezperan sagardo berria probatzera, datorren urtean edango duguna, hain zuzen ere. Sagardo berriaren lehen dastaketa da, hortaz. Hainbat faktoreren ondorioz, Astigarragako, Gipuzkoako eta Euskal Herriko sagardotegi egutegitik desagertzen ari den gertaera eta ohitura, zehazki.

Zorionez, Gurutzetan ez dugu bertan behera utzi, eta, 2019ko abenduaren 24an, berrogeita hamar pertsona baino gehiago bildu ginen dastatze-saio zoragarri honetan. Eta jarrai dezagun denok gau gehiagoz.

Aurtengo bideoa utziko dizuegu: