Bakailaoa saltsan egiteko makina bat modu dago; Interneten hainbat aurki ditzakezue. Baina guk ere geurea dugu: Joxe Angel Goñi Gurutzetako sagardo-ekoizleak gure errezetaren trikimailu guztiak erakutsi nahi dizkizue bideo honetan, COVID-19ko garai hauetan etxean prestatu eta gozatzeko. On egin!