Gurutzeta sagardotegian zer sagardo eskaintzen dugun eta zer ezaugarri dituen galdetu ohi digute. Hiru dira, zehazki, uneotan eskuragai dituzuenak: 'Gorenak' (kapela beltza), 'Euskal Sagardoa' (kapela gorria) eta ekologikoa (kapela berdea). Horien guztien berri modu atsegin eta argian emateko, bideo txiki hau prestatu dugu. Bertan, Jose Angel Goñi Gurutzetako sagardo-ekoizleak modu labur baina zehatzean azaldu digu sagardotegiko instalazioetan bertan zein hiru sagardo eskaintzen ditugun egun, eta, zein diren sagardo bakoitzaren ezaugarriak. Ikus bideoa: