Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

BADUGU 2015eko UZTA

BADUGU 2015eko UZTA

Udaren amaierak sagar-uzta berriaren etorrera dakar Gipuzkoan. Urtero bezala, irailaren bigarren hamabostalditik azaroaren lehen hamabostaldira arte urteko fruituak batzen ditugu Astigarragako sagastietan. Helburua argia da: Gurutzeta sagardo berria egitea.

Sagardo hau izango da 2016. urtean edango duguna, izan ere, sagarretatik ateratako zukua gure kupeletan baitugu dagoeneko. Ondoren, bertan, denok ezagutzen dugun sagardo naturalean bilakatuko da muztio hori. Gurutzeta sagardo berria sortzeko atzera kontuari ekin diogu jada. Prozesu guztiaren bideotxoa ere badugu: