Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

SAGARDOA UPELTEGIAN, TXOTXAREN ZAIN

SAGARDOA UPELTEGIAN, TXOTXAREN ZAIN

Urtero bezala, irailean abiatzen dugu sagardo berriaren prozesua: sagarra bildu, jo eta muztioa atera ondoren, upeletan sartu eta sagardo bihurtu da Gurutzetako gure upeltegian. Hala, uneotan ardoek bilakaera lasaia dute gure Astigarragako sagardotegian.

Orain, Gabonen bueltan, hainbat jarduera egitea tokatuko litzaiguke, hala nola ohiko 'Apurua' edo auzotarren eta lagunen arteko lehen sagardo dastaketa, baita Errege bezperako mus bazkaria eta txapelketa ere, betiko bezeroen artean. Hogei urte baino askoz gehiago duten ohiturak sagardotegian. Baina, denok dakigunez, COVID-19aren urte txar hau dela eta, dena bertan behera utzi behar izan dugu. Sagardoa, bestalde, pixka bat gehiago hartzitu behar da sagardotegiko upeltegian; horretan ari gara.

Eta hala gaude uneotan, upeltegia sagardoz beteta dagoela eta urte berriak albiste onak ekarriko dizkigun esperoan: 2021eko txotxaren irekiera, hain zuzen ere. Posible izango ote da? Gurutzetan, jakina, argi daukagu: ahal bezain laster, sagardotegiko ateak irekiko ditugu. Baina, oraingoz, itxaron egin behar dugu. Horta, gertatutakoa gertatuta ere, urte berri on!