Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

HASI DUGU SAGARDOTEGI DENBORALDIA

HASI DUGU SAGARDOTEGI DENBORALDIA

Azkenean, iritsi da Sagardo Berria probatzen hasteko eguna! Gurutzeta Sagardotegian gaur ireki ditugu ateak, Astigarraga gune gorritik atera denean. Dena prest dugu, inoiz baino modu seguru eta goxoagoan zure sagardotegi esperientziaz gozatu dezazun, gertuko tratua eta familia giroa bazterrean utzi gabe.

Aurten, asteartetik igandera emango dugu zerbitzua, bazkarietarako, 13:30etatik 17:30etara. Baina, aurrez erreserba eginez gero, bisita gidatua, hamaiketakoa eta guzti, egin ahal izango da 15 euroan.

Horrez gain, betiko menu tradizionala izango da aukeran egunero: txorizoa sagardotan, bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, eta intxaurrak, Idiazabal gazta eta irasagarra. Gainera, enkarguz bakailaoa saltsan edota xapoa ere eskatu ahal izango dira. Era berean, 24 euroko menu murriztua ere ez da faltako; aurten, astearte, asteazken eta ostegunetan.

Eta nola ez, sagardoak merezi duen protagonismoa izango du. Mahaiko lau lagun elkartu ahal izango dira, eta guztiek eserita egon beharko dute. Ezingo dute txotx egin ohi bezala, baina, tradizioa mantenduz, aukera izango da kupela desberdinetako kalitatezko Gorenak sagardoak eta Euskal Sagardoa jatorri deituradunak dastatzeko, mahaira gerturatuko zaizkien pitxer eta sagardo botila gardenei esker. Dastatzen diren sagardoen inguruko informazio xehatua emango dugu, sagardo probaketa mimoz egin ahal izateko.

Bestalde, inguruko mahaietako kideekin elkartzea ezinezkoa izango den honetan, sagardoak dastatu eta iritziak partekatzen jarraitzeko aukera ere izango da; online lehiaketa txiki bat jarri dugu martxan. Parte-hartzaileen artean bi lagunentzako otorduak doan zozketatuko dira hamabostean behin.

Aforoa txikiagoa den honetan, gozatu betiko sagardotegiko esperientziarekin, sekula baino modu seguru eta atseginagoan. Ez geratu tokirik gabe eta egin zure erreserba!