Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

BADUGU AURRENEKO IRABAZLEA!

BADUGU AURRENEKO IRABAZLEA!

Dagoeneko pasa dira bi aste Gurutzeta Sagardotegian ateak ireki genituenetik, sagardotegi denboraldiari hasiera emateko. Denboraldi berezia, zalantzarik gabe, besteak beste, ezin baita zuzenean kupeletik txotx egin. Baina aurkitu dugu modua kupeletako sagardo berriak dastatzera emateko.

Eta behin sagardoak dastatuta, gustukoena zein izan duzuen galdetu dizuegu online lehiaketaren bidez. Bi astean behin, bi lagunentzako otordua zozketatuko dugu parte hartzen duzuenen artean. Aurreneko irabazlea badugu, dagoeneko! Berari zuzenean jakinarazi diogu, eta nahi duenean egin ahal izango du erreserba.

Sagardoen artean ere badugu irabazlea, noski! Aurreneko astean 8. kupeleko sagardoak lortu zituen puntu gehien. Bigarrenean, 26 eta 23 kupeletako sagardoak gerturatu zaizkio. Baina, azkenean, 8. kupelekoak irabazi du, bai boto kopuruan, eta baita puntuazioan ere, denek puntuazio gorena eman baitiozue.

Eta zu, ados zaude? Probatu dituzu sagardo guztiak? Dagoeneko aldatu ote dira? Ez geratu zalantzarekin, etorri Gurutzeta Sagardotegira, eta probatu!

Más información