Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

AURREA HARTUTA, 23 KUPELAKO SAGARDOA

AURREA HARTUTA, 23 KUPELAKO SAGARDOA

Bigarren hamabostaldia pasa da Gurutzeta Sagardotegian txotx denboraldi berezi hau ireki genuenetik, eta kupeletan gordetako sagardoak ari dira, pixkana, ontzen. Aurreneko hamabostaldian 8 zenbakidun kupelako sagardo berria izan zen bezeroen artean gustukoena, baina, oraingoan, 23ko zukua izan da irabazlea.

Aurtengo sagardotegi denboraldia berezia denez, txotx egiteko modu berritzailea jarri dugu martxan Gurutzeta Sagardotegian; mahaitik altxa gabe, baina barriketan gordeta dauden sagardo berriak dastatzeko aukera dago, mahairatzen diren botila edota pitxer gardenei esker. Gainera, kupela bakoitzeko sagardoaren ezaugarrien inguruko informazio guztia jarri dugu mahaietako esku-orrietan, eta sagardozaleek aukera dute sagardo berri desberdinak dastatu eta gustukoenaren aldeko botoa emateko, gure online lehiaketa berezian. Oraingoan ere, eman diogu berri ona bertan parte hartu eta bi lagunentzako otordua irabazi duenari.

Lehenago 8 kupelako sagardoa izan zen irabazlea, baina, oraingoan, 23 kupelakoak hartu dio aurrea, eta gertu izan ditu 12 kupelako Jatorri Deiturako Euskal Sagardoa, eta 26 eta 21 kupeletako sagardoak. Hauen atzetik geratu da oraingoan, 8 kupelakoa. Zer da aldatu dena orduan, sagardozalearen gustua ala sagardoa?

Zatoz Gurutzeta Sagardotegira, eta zuk zeuk egiaztatu! Gogoratu, urte osoan zehar ere erosi dezakezula Gurutzeta sagardoa, bertara etorrita edota gure online dendan. Gozatu!

Más información