Upelaratzea aurreko astean amaitu genuen guztiz. Alegia, sagar-muztioa gure upela guztietan sartu dugu eta fermentazio prozesuan sartu dira bete-betean. Egurrezko upelak, esaterako, azukrea janda dute dagoeneko, eta, fermentazio alkoholikoa amaiturik, malolaktikoak bere ohiko bidea darama.
Dagoeneko sagardoaren amaierako prozesuan gaude: sagarrak batu ditugu, txikitu eta muztioa atera. Ondoren, zukua upeletan sartu dugu eta fermentazio prozesuari ekin diote gure astigarragako upeltegian. Orain pazientzia apur bat soilik behar dugu hurrengo urteko uzta dastatu ahal izateko. Gurutzeta sagardo berria abian da; azken txanpa.