Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

ANJELIREN BAKAILAOA, SAGARDOTEGIKO KARTAN

ANJELIREN BAKAILAOA, SAGARDOTEGIKO KARTAN

Belaunaldiz belaunaldi jasotako tradizioa da Gurutzeta Sagardotegiko sekretua. Eta ez sagardoari dagokionean bakarrik; baita sukaldean ere. Urtetan, Anjelita izan da txotx denboraldian bakailao tortila edota bakailaoa saltsan prestatu dituena. Aurten ere, bietatik dastatu daiteke; bakailao kazuela, aurrez eskatuta.

Baina dagoeneko ez da Anjeli aritzen sukaldean jo eta ke, nahiz eta gertutik jarraitzen dituen ondorengoen pausuak. Tradizioari muzin egin gabe, berrikuntzak ere egin dira Gurutzeta Sagardotegian; dagoeneko ez da Anjelitaren sukaldea bakailaoa gezatzeko ur baldekaz beteta egoten! Zizurkilgo Cubamar dugu hornitzaile, eta gezatuta ekartzen digu bakailaoa.

Egun, Eto dugu sukaldari fin, eta Joxe Angel, kazuelen arduradun. Dena den, beti izaten dugu Anjelita laguntzeko prest. Amak semeari irakatsi dizkio, su epelaren goxoan, sekretu guztiak, eta oraindik ere inguruan ibiltzen da, aholkuak ematen.

Horregatik, belaunaldiz belaunaldi jasotako jakinduria eta maitasun horrek goxatuta prestatzen ditugu, aurrez eskatuta, bakailao kazuelak. Probatu nahi izanez gero, eskatu kazuela zure erreserba egitean.