Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

EUSKAL SAGARDOA, IRABAZLE BERRIA GURUTZETAN

EUSKAL SAGARDOA, IRABAZLE BERRIA GURUTZETAN

Bagoaz aurrera, sagardotegi denboraldi berezi honetan, eta Gurutzeta Sagardotegiko sagardoak ere ari dira ontzen. Gure online lehiaketak ere martxa ona darama eta bezeroak ari zarete zuen iritzia ematen.

Aurreneko bi sagardo txapeldunak 8 eta 23 kupeletakoak izan dira, baina azken bi aste hauetan 12 kupelako sagardoa izendatu duzue onena, Gurutzeta Sagardotegian; hain zuzen, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura izendapena duena.

Aiako Azkorte baserriko sagarrekin egindako sagardoa dugu: urtebi, goikoetxe, moko, mozoloa eta geza-mina sagarrekin, batez ere. Baita Segurako Monjardin baserriko errexilarekin ere. Dastatzean, irasagarraren eta sagar errearen ukituak nabaritu ditzakegu eta bukaeran, azido puntua uzten digu.

Gurutzeta Sagardotegira etorri eta gure online lehiaketan parte hartu duzuenen artean egin dugu hirugarren zozketa ere, eta irabazleari jakinarazi diogu bi lagunentzako otorduaz gozatzeko aukera daukala, gurean.

Zeuk ere ez galdu aukera! Gurutzeta Sagardotegian zain gauzkazu gu eta gure sagardo berria!

Más información