Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

SAGARDOA GERTUTIK, GURUTZETA SAGARDOTEGIKO BISITETAN

SAGARDOA GERTUTIK, GURUTZETA SAGARDOTEGIKO BISITETAN

Sagardogintzaren historia eta sagardoa egiteko prozesuaren inguruko xehetasunak bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen dugu Gurutzeta Sagardotegian. Bisita gidatuak egiteko aukera dago, aurrez erreserba eginda, eguerdiko 12:00etatik 13:15etarako tartean.

Bisita hauetan, sagardoa egiteko prozesuaren berri ematen duen bideoa ikusi ahal izango da aurrena, sagardoa udazkenean egiten baita. Ondoren, sagarren biltokia, matxaka, prentsa eta sagardoa egiteko prozesuaren inguruko xehetasun guztiak ezagutu ahal izango dituzu. Ibilbidea, gure upeltegian bukatuko dugu, kupela desberdinetako sagardoak dastatuz, koloreari, usainari eta zaporeari ondo erreparatzeko giltzak zein diren ezagututa.

Nahi izanez gero, bisita gidatua eta sagardo dastaketa pintxoekin borobildu daiteke, edota sagardotegiko menuaz gozatuta. Informazio gehiagorako edo erreserba egiteko, jarri gurekin harremanetan.