Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

23 SAGARDOA, BEHIN BETIKO IRABAZLEA GURUTZETAN

23 SAGARDOA, BEHIN BETIKO IRABAZLEA GURUTZETAN

Berriro ere, 23 kupelako sagardoa izendatu duzue onena, Gurutzeta Sagardotegian martxan izan dugun online lehiaketan. Bi astero, bisita egiten diguzuen bezeroek ematen duzuen puntuazioaren arabera, sagardo bat edo beste egiten duzue irabazle, eta Gurutzeta Sagardotegiak bi lagunentzako sagardotegiko menua zozketatzen du parte-hartzaileen artean.

Aurreneko sagardo irabazlea 8 kupelakoa izan zen. Ondoren, 23 kupelako sagardoa izan zen garaile. Segidan, 12 kupelakoa, Gurutzeta Euskal Sagardoa izendatu zenuten onena. Eta azken bi asteetan, 23 kupelako sagardoa izan da, berriro ere, zuen gustukoena. Beraz, hainbeste gustatu zaizuen sagardo honekin zerbait berezia egitekotan gara… Egon adi!

Hortaz, gure online lehiaketa bukatutzat emango dugu, 23 kupelako sagardoa behin betiko irabazle izendatuta. Covid19aren eraginez Astigarraga gune gorrian sartu den honetan, arduraz jokatu eta sagardotegia itxi dugu, baina laster berriro ireki ahal izatea espero dugu. Informazioa helaraziko dizuegu.

Bitartean, gogoratu Gurutzeta sagardoaz gozatzen jarrai dezakezuela, gure online dendan bertan edota gertuen duzuen saltokian aurkituko baitituzue Gurutzeta Gorenak Sagardoa, Gurutzeta Euskal Sagardoa eta Gurutzeta Euskal Sagardo Ekologikoa.