Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

ON EGIN BONOA, GURUTZETA SAGARDOAREKIN

ON EGIN BONOA, GURUTZETA SAGARDOAREKIN

Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen programa da On Egin Bonoa, eta honen bidez, 50 euroko deskontuak lortu daitezke, Euskadiko ostatu turistikoetan erabiltzeko.

Bono hori lortzeko, gutxienez 100 euroko erosketa egin behar da kanpainari atxikitako kalitate berezia duten Euskadiko produktuetan edo Basque Wine markako produktuetan, eta ondoren, erosketa hori www.oneginbonoa.eus webgunean erregistratu.

Gurutzeta Sagardotegia kanpainan izena emanda dago, eta, beraz, Gurutzeta Euskal Sagardoa edota Gurutzeta Euskal Sagardo Ekologikoa erosita, deskontu bonoa lortzeko aukera dago. Gutxieneko erosketa egitera iristeko, Gurutzeta Euskal Sagardoaren 4 kaxa (6 botilakoak) eta Gurutzeta Euskal Sagardo Ekologikoaren 3 kaxa (6 botilakoak) erostea gomendatzen dizugu. Horretarako, webguneko online denda erabili dezakezu, edo gurera etorri. Garraio-gastua doan da, Donostialdean!

Aprobetxau aukera! Kalitate goreneko Gurutzeta Euskal Sagardoa dastatu, eta bidaiaz gozatu!

Más información