Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

ABENDUA. TXOTX GARAIAREN ATARIAN

ABENDUA. TXOTX GARAIAREN ATARIAN

Urte berria gainean dugu. Baita sagardo berria ere. Lehen dastaketak egiteko hilabetea dugu abendua. Urtero lez, hilaren 11ean Astigarragako Ergobiako plazan egingo duten barrikote batekin hasiko dugu hilabetea. Auzotar guztiak batzen dituen festa da honakoa, garai batean bezala, baserrietan egiten zuten bezala, alegia, sagardo-uzta berria bizilagunekin probatzeko.

Abenduaren 21ean, Santo Tomas, Gipuzkoako hiruburuan egun handia dute. Bertan ere izango gara gure sagardo-postuarekin, Konstituzio plazan, hain zuzen ere, 1993. urtetik egiten dugun bezalaxe. Goizeko hamarretatik han izango gaituzue, arratsaldeko zortziak arte. 24ean, berriz, Eguberri bezperan, arratsaldeko zazpi eta erdietatik bederatzietara zabalduko ditugu upelak. Gurutzeta inguruko lagun eta sagardo munduko adituentzat lehen dastaketa izango dugu hau.

Azkenik, urtarrilean dagoeneko, hilaren 5ean, Errege Bezperan, zehazki, lagun eta senitartekoei sagardo berria edateko gonbita luzatuko diegu bertso baten bidez. Mokadutxoa jateko aukera izango dugu arratsaldeko ordubata inguruan.

Azken finean, txotx garaiaren atarian, lagun, auzotan eta familiarekin batera bizi ditugun egunak, denok elkarrekin dastatzen dugun sagardo berria. Hemen da 2016ko uzta!