Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

GURUTZETA ONTZEN, HIRU MENDEZ

GURUTZETA ONTZEN, HIRU MENDEZ

Sagardoa elkarte gastronomikoetara eramateko goizean goiz aitonarekin lanean nola hasten zen gogoan du Gurutzeta sagardotegiko Joxe Goñi Urreagak (Ergobia-Gurutzeta, 1928). Emazteak, Anjelita Garin Iraolak (Hernani-Txonkuene, 1931), botilaratzen haren aitarekin ikasi zuela oroitzen du. Hauen semeak, berriz, Joxe Angel Goñi Garinek (Ergobia-Gurutzeta, 1957), familia sagardogintzari lotuta XIX. mendeaz geroztik dagoela ekarri du gogora, birraitonaren Astigarragako Largaene baserrian ere egiten baitzen sagardoa.

Eta bere hartzidura denbora emateak sagardoa nola, halaxe hobetu da sagardoa egiteko prozesua familia giroko Gurutzeta sagardotegian ere. Belaunaldiz belaunaldi jaso, ikasi eta irakatsi baitugu ofizioa, transmisio katea eten gabe. Dagoeneko bosgarren belaunaldia dena ere batu da aurreko bi belaunaldien ondora, sagardoaren usainera, kate-begi berria gehitzera, tradizioari lotutako jakinduriari urrezko zukua ateratzera.