Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

LEIHOAK ZABALIK, SAGARDO BOTILAK BETERIK

LEIHOAK ZABALIK, SAGARDO BOTILAK BETERIK

Aurtengo sagardo denboraldia, txotx garaia, hala moduz ari da aurrera egiten. Oraindik ere badugu itxaropena, sagardotegiko ateak berriro publikoari irekitzekoa. Dena den, orain itxita egoteak ez du esan nahi besoak gurutzaturik gaudenik!

Urte osoan sagardoa dastatu eta gozatzeko aukera izaten da, sagardotegian ez bada, nork bere etxean edo mendi-bueltaxka eta egun-pasak egitean, aurretik erositako botiletan. Eta, hain zuzen, ari gara aurtengo sagardoa ere botilaratzen, pixkanaka.

Pista hori emanda, asmatu al duzu argazkiko irudia zer den? Gure egurrezko kupela bateko leihoa dugu! Itxura horixe izaten du barrualdetik. Sagardoa bere punturik onenera iritsi da, eta botilaratu egin dugu. Leihoa ireki, eta botilarako bere bidea egin du gure urrezko zuku preziatuak, zuk, nahi duzun tokian, nahi duzun moduan eta nahi duzunarekin gozatu dezazun.

Gure online denda bisitatu dezakezu, eta, bide batez, On Egin deskontu bonoa eskuratu. Edo gurera etorri. Edo gertuen duzun denda edo saltokira. Gurutzeta sagardoa, beti eskura.

Más información