Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

BERRIRO EKIN DIOGU SAGARDOTEGI DENBORALDIARI!

BERRIRO EKIN DIOGU SAGARDOTEGI DENBORALDIARI!

Motz geratu zaigu sagardotegi denboraldia, eta, beraz, sagardotegi esperientzia seguru eta erosoa bermatzeko higiene eta distantzia neurri guztiak mantenduta, Gurutzeta sagardotegiak ateak irekiko ditu, berriro ere gozatu dezazun txotxeko menuaz eta gure kupeletako sagardoaz, dagoeneko ondu denaz.

Mahaien artean distantziak mantentzen jarraitzen dugu, eta mahaiko lau lagun eseri daitezke. Gainera, sagardo berria botila eta pitxer gardenetan mahairatzen dugu orain ere, dagokion etiketa eta informazioarekin, dastaketari zuku guztia atera diezaiozun.

Baina eguraldi ona eta udara gainean dauzkagu, eta, horregatik, ordutegia egokitu dugu. Gurutzeta sagardotegia ostegunetik igandera egongo da irekita, 13:30etik 17:30era bazkaritarako, eta 19:30etik 22:00etara afaritarako; igandeetan, bazkaritarako bakarrik. Eta tradizio onak mantentzearen aldekoak garenez, ostegunetako 24 euroko menua eskaintzen segiko dugu, bazkari nahiz afarietan.

Bestalde, terraza egokitzen ari gara laster aukera izan dezazun gure txoko partikular horretan lasaiago gozatzeko, bazkariaren ondoren. Eta udarari begira… Prestatzen jarraitzen dugu! Ez galdu detailerik!

Egin zure erreserba! Deitu 943 55 22 42 telefonora edo erabili gure webguneko erreserbatarako atala!