Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

GURUTZETAREKIN, SAGARDOA ZUK NAHI DUZUN TOKIAN

GURUTZETAREKIN, SAGARDOA ZUK NAHI DUZUN TOKIAN

Gorabeheratsua izan da aurtengo sagardotegi denboraldia, eta eskerrak eman besterik ez dugu, modu berezian bada ere, asko izan baitzarete txotx egitera animatu zaretenak; gure betiko bezero fidelak eta baita berriak ere. Gure ohiko hornitzaileei ere eskerrak eman nahi dizkiegu, etengabe itxi eta irekitzen ibilita ere, generorik onena eta freskoena bermatu baitigute, beti bezala.

Baina, orain, sagardotegi denboraldiari amaiera emango diogu. Ohiko lanetara itzuli, eta upategiko sagardoari azken ukituak eman nahi dizkiogu, gure ahalegin eta mimo guztia horretan jarriz. Bereziki, sagardo irabazlea izendatu zenuten hori, 23 kupelakoa zaintzen ari gara… Ez galdu arrastoa! Laster izango duzue berri gehiago!

Eta denboraldi bat bukatzean, bestea hasten da: botilako sagardoaz gozatzeko denboraldia. Gurutzeta Gorenak sagardoa, Gurutzeta Euskal Sagardoa eta Gurutzeta Euskal Sagardo Ekologikoa dauzkazu aukeran gure etxean, gure online dendan edota zure gertuko saltokian, nahi duzun tokian eta nahi duzun moduan, Gurutzeta sagardoaz gozatu ahal izateko.

Gogoratu, gainera, erosketa gure online dendan eginez gero ostatu turistiko baterako On Egin deskontu bonua lortu dezakezula (info+, beheko loturan).

Etxean, mendi-buelta egitean, egun-pasa hondartzara edo errekara joatean… Gurutzeta sagardoa izan dezakezu beti ondoan, botilan.

Más información