Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

BERRERABILI ETA AURREZTU

BERRERABILI ETA AURREZTU

Sagardoa botilan dastatu eta gozatu, botila hutsak Gurutzeta sagardotegira bueltan ekarri eta botila berriak sagardoz beteta eraman berriro, prezioan aurreztuta. Horra, Zero Waste zirkuituan sartzeko modu gustagarria.

Sagardo botila huts horiek garbitu eta berrerabili egiten ditugu, zirkuitua itxiz eta borobilduz. Modu honetan, Zero Waste filosofiarekin egiten dugu bat Gurutzeta sagardotegian: hondakinik ez dugu sortzen eta botilari erabilera bat baino gehiago ematen dizkiogu, birziklatu aurretik.

Ingelesezko terminoarekin ezagun egin den arren, egiteko modu hau ez dugu berria, hala ere. Gurutzeta sagardotegian tradizioari eusten diogu, eta tradizio horretan parte hartu dute eta parte hartzen dute oraindik ere gure bezero askok; gurera etortzen direnek etxeko ateak zabalik aurkitzen dituzte beti, eta etxerako sagardoa bertatik bertara erosi ahal izaten dute, gu ere gertutik ezagutuz, eta bezero eta ekoizlearen arteko harremana lagunarteko bihurtuz.

Eguraldi ona dator, uda gainean dugu, urteko egunik luzeenak oparituko dizkigun urtaroa iristeko gutxi falta da eta lagunekin, familian edota nork bere kontura egun-pasa ederrak egiteko unerik aproposenak badatoz. Gurutzeta sagardoaz gozatzeko momentu paregabeak izan daitezke! Badakizu, gainera, hilaren 18a piknikaren nazioarteko eguna dela? Ederra plana, Gurutzeta sagardoarekin borobildu dezakezuna!

Zatoz gurera eta aukeratu gustukoena: Gurutzeta Gorenak Sagardoa, Gurutzeta Euskal Sagardoa edota Gurutzeta Euskal Sagardo Ekologikoa.

Eta ez ahaztu: gorde botilak eta ekarri bueltan, hurrengo erosketa merkeago aterako zaizu!