Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

URREZKO EUSKAL SAGARDOA, GURUTZETA

URREZKO EUSKAL SAGARDOA, GURUTZETA

Egin berria da Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako XX. Sagardo Lehiaketako sari banaketa eta Gurutzeta Sagardotegiko uzta berriko Euskal Sagardoak urrezko kalifikazioa lortu du. Lehiaketan parte hartzeko 2020ko uztako Euskal Sagardoa aurkeztu behar zen.

Denera, 48 dira Euskal Sagardoa egiten dugun sagardotegiak, eta horietatik 23k hartu dugu parte lehiaketan. Aurkeztutako sagardo guztiei analisi fisiko-kimikoa egin zaie aurrena, dastatze organoleptiko fasera pasatzeko ezinbestekoa baita analisi hori gainditzea; 17 sagardok gainditu dugu aurreneko proba. Ondoren, Aldundiko Fraisoro Laborategiko dastatzaileek osatutako epaimahaiak egin du aukeraketa, sagardoen sailkapena zehazteko. Brontzezko kalifikazioa jaso dute 60 eta 65 punturen artean lortu dituzten sagardotegiek; zilarrezkoa, 65 eta 72 artean lortu dituztenek; eta urrezkoa, 72 puntutik gora lortutakoek. Gutxieneko 60 puntura iritsi ez direnak sailkapenetik kanpo geratu dira.

Gurutzeta sagardotegiak urrezko kalifikazioa lortu du, eta, beraz, 72 puntutik gorako balorazioa eman dio epaimahaiak.

Sagarra eta sagardoaren ekoizpenean kontrol zorrotza ezarri eta kalitate gorena bermatzeko egindako lanaren fruitua izan da hau guretzat. Sari handiena, hala ere, zuek gure Euskal Sagardoa dastatzen gozatzea izango da!