Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

SAGASTI ZAHARRETIK, SAGARDO BERRIA

SAGASTI ZAHARRETIK, SAGARDO BERRIA

Ezinbestean hainbat berrikuntza egin behar izan diren urte honetan, gustukoa izango den bat egiteko ere ari gara prestatzen Gurutzeta Sagardotegian; belaunaldi batetik besterako trantsiziorako, hain zuzen.

Baina, berrikuntzak berrikuntza, tradiziotik edaten da Gurutzeta Sagardotegiko familian, eta familia giroan ikasitakoarekin trebatzen hasia da bosgarren belaunaldia, unea iristean etor litezkeen aldaketei erantzuteko.

Mendez mende ondutako sagastiak ematen ditu sagardotarako sagar onenak. Urtez urte jaso eta zabaldutako ezagutzari esker ekoizten dugu sagardoa Gurutzeta Sagardotegian. Eta jakinduria hori belaunaldiz belaunaldi transmititzen jakin dugulako lortzen dugu urtero sagardo berria, aldiro hobea. Aldaketak aldaketa, sagasti zaharretik sortuko dugu aurrerantzean ere, sagardo berria.