Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

SAGARDOA BOTILARATZEN, ETENIK GABE

SAGARDOA BOTILARATZEN, ETENIK GABE

Iritsi da garaia, txotx denboraldian dastatutako sagardoak nahi duzun tokian eta unean gozatzekoa. Astigarragatik txoko guztietara eraman ahal izango dizugu Gurutzeta Sagardoa, botilaratzen ari baikara. Duela aste batzuk hasi ginen lanean, eta horretan jarraitzen dugu: mimoz egindako eta kontu handiz kupeletan ondutako sagardoa botilaratzen.

Nobedadeak ere badauzkagu gainera! Gure sagardotegiko sagardo guztiek pasatzen dute Fraisoro Laborategiko kalitate kontrol zorrotza, baina badira batzuk, beste batzuk baino puntuazio altuagoa lortzen dutenak… Laster jakingo duzue gehiago, Gurutzetako sagardo hauen inguruan!

Eta, gogoratzen al duzue 23. kupelako sagardoa? Sagardotegi denboraldian irabazle izendatu zenuten hura? Egon adi, laster jasoko duzue haren berri!

Berri gehiago emateko unearen zain, sagardoa botilaratzen jarraituko dugu. Etorri eta eskuratu Gurutzeta Gorenak Sagardoa, jatorri deituradun Gurutzeta Euskal Sagardoa edota Gurutzeta Euskal Sagardo Ekologikoa. Zuen zain gaituzue!