Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

URREZKO SAGARDOAK, BIDEAN

URREZKO SAGARDOAK, BIDEAN

Gozatzeko, atseden hartzeko, gauza berriak probatzeko aukera ematen du udarak… eta Astigarragako Gurutzeta Sagardotegiak azken horretarako gonbidapena egin nahi dizu, ez baikara geldi egotekoak! 2020ko uztako sagardoak botilaratzen jarraitzen dugu, sagardotik sagardora, gure saltsan, eta aurten, bi nobedaderekin! Bi sagardo irabazle jarri nahi ditugu zure eskura!

Aurrenekoa, uzta berriko Gurutzeta Euskal Sagardo jatorri deituraduna, Aldundiaren 2021eko Sagardo Lehiaketan urrezko kalifikazioa lortu duena. Horretarako, analisi fisiko-kimikoa gainditu du gure sagardoak eta dastatze organoleptikoan eman diote urrezko zigilua lortzeko behar zituen puntuak; 72tik gora. Sagarra eta sagardoaren ekoizpenean kontrol zorrotza ezarri eta kalitate gorena bermatzeko egindako lanaren fruitua izan da.

Bigarren nobedadea, berriz, zuetako askok iristea nahi zenutena da, galdezka ibili baitzarete… Txotx denboraldi honetan irabazle egin zenuten 23. kupelako sagardoa zuen eskura duzue, dagoeneko! Txotx denboraldiko tradizioari segika, pandemiak pandemia, zuen iritziak jasotzeko modua topatu genuen, eta esperientziak eman digun ezagutza eta berrikuntzek eskaintzen dizkiguten aurrerapenekin uztartu ditugu, zuek aukeratutako sagardo onena hobetzeko. Horrela, 23. kupelean ondutako zuen gustuko sagardoa 10 zenbakidun lotean botilaratuta dastatu ahal izango duzue.

Gurutzetako bi sagardo txapeldun hauek zain dauzkazu, zure aurrean txapela kendu eta dasta ditzazun!