Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

ETA ORAIN URREZKO TXAPELA, PREMIUM SAGARDOARENTZAT

ETA ORAIN URREZKO TXAPELA, PREMIUM SAGARDOARENTZAT

Ekainean urrezko kalifikazioa lortu zuen 2020ko uztako Gurutzeta Euskal Sagardoak Aldundiaren Sagardo Lehiaketan, eta orain, urrezko txapela ere lortu du, Fraisoro Laborategiak egindako analisian. Beraz, Gurutzeta Euskal Sagardoa Premium da orain, kalitate gorenekoa.

Aiako Azkorte baserriko urtebi, goikoetxe, moko, mozoloa eta gezamina eta Segurako Monjardin baserriko errexila dira, bereziki, Gurutzeta Euskal Sagardo Premium hau egiteko erabilitako sagarrak.

Sagardo gozo eta freskagarria duzue hau, sagar erre edota irasagar zaporeduna, eta bukaeran azido puntua uzten duena.

Ez galdu dastatzeko aukera! Ohi bezala, gertuen duzun denda edo supermerkatuan, gure online dendan edota gurean, Gurutzeta sagardotegian bertan eskuratu ahal izango duzu.

Eta zuk dastatu eta gozatzen duzun bitartean, 2021eko uzta berriko sagardoa egiten hasiko gara, ematen ari garen urratsez inoiz baino seguruago.