Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

OTXOTEA, ASTEAZKENERO

OTXOTEA, ASTEAZKENERO

Urte dezente igaro dira dagoeneko. Garai bateko kanturako ohitura berreskuratu asmoz, otxote-emanaldiak jarri genituen martxan txotx garaiko asteazkenetan sagardotegian. Denboraren poderioz ideia gorpuztu eta indartzen joan da, eta, gero eta gehiago dira edozein asteazkenetan sagardo-trago batzuk eta txuleta eder baten inguruan otxoteen abestiez gozatzen duten lagun eta bezeroak.

Aurtengo kontzertuak, zehazki, otsailaren 10ean hasi ziren eta asteazkenero egingo ditugu apirilaren 13ra arte, 20:30etatik 2:30etara. Esku hartzen ari diren otxoteak honako hauek dira: Gaztelubide, Gaztelupe, Ertizka, Eguzki Lore y Ozenki –mila esker denoi-.

Aurten ‘Más de tres millones’ ETB2ko saioa ere hurbildu zaigu sagardotegira gure musika-ekimena zuzenean emititzeko. Hori dela eta, guk ere probestu eta bideotxo hau muntatu dugu, txotx eta txotx artean, noski. Ikusten duzuen bezala, gozamen hutsa upelen artean artista handi hauen ahotsez gozatzea. Ongi etorri!