Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

KIMU BERRIAK, UZTA OPAROA

KIMU BERRIAK, UZTA OPAROA

Uda bukaerak eta udazkenaren hasierak sagar usaina dauka gurean, Gurutzeta sagardotegian. Sagardo berria egiten hasteko garaia iritsi da. Horretarako, baina, aurrena sagarrak nola datozen ikustea gustatzen zaigu.

Inaxio 'Luxarbek' Astigarragan dituen sagastiak bisitatu ditugu oraingoan, Jose Angel Goñi buru dugula. Aurtengoan ez da bakarrik joan, ordea, Leire alaba izan baitu lagun. Sagastietako kimu berrietatik uzta oparoa jasoko dugun honetan, Gurutzeta sagardotegiko Goñi familian ere etorkizuneko sagardo berria izango dela ziurtatu dugu.

Sagar asko eta mamitsua topatu dugu, bere heldutasun egoera egokienera iristeko puntuan. Hortaz, berehala hasiko gara sagarra jotzen, uzta berriko sagardoari bide egiten hasteko. Hastera doa berriro, zikloa!