Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

SAGAR USAINA, TOLARE HOTSA

SAGAR USAINA, TOLARE HOTSA

Iritsi da unea. Sagar usaina suma daiteke giroan eta tolare hotsak jartzen dio egunari erritmoa. Sagarra jotzeko lanean murgilduta gabiltza Astigarragako Gurutzeta sagardotegian. Bidean da 2022ko sagardo berria!

Uzta oparoa izan da aurtengoa eta, beraz, galtzak bete lan gabiltza Gurutzetan. Baina, pozik, zalantzarik gabe. Izan ere, bertako sagarra, Euskal Herrikoa nahikoa izango dugu aurten, gure sagardoa egiteko.

Urtero bezala, mimoz ari gara lanean, tradizioak markatzen duen bezala, baina egungo berrikuntzetara egokituta. Jasotzen dugunetik sortzen dugu. Laster izango duzue eskura 2022ko sagardo berria!

Bitartean, Gurutzetako sagardoaz gozatzen jarraitu dezakezue, botila salmentak martxan jarraitzen baitu sagardotegian bertan, zure denda edo supermerkatu gustukoenean edo gure online dendan.