Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

EUSKAL SAGARDUN SAGARDOA HARTZITZEN

EUSKAL SAGARDUN SAGARDOA HARTZITZEN

2021 honetan sagar uzta oparoa izan dugu Euskal Herrian. Hori dela kausa, sagardo guztia bertako sagarrekin egin dugu Gurutzetan. Une honetan, hain zuzen ere, sagardoa gure sagardotegiko upeletan hartzitzeko prozesuan da. Hala, datorren urtean eskainiko dugun sagardo berriaren zain gara.

Sagardoaren lehen ezaugarriak antzematen dira dagoeneko. Besteak beste, aurreko urteetan baino kolore gutxiagokoa izango du, nahiz eta txotx egiteko orduan indar handiz etortzen ari diren, karboniko adierazgarriarekin. Beraz, ziurrenik, edateko oso sagardo errazak izango dira.

Halaber, 2022ko sagardo berriaren ekoizpen guztia Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ‘Euskal Sagardoa’ jatorri Deituraren pean izango dugula Gurutzetan, gure inguruetako sagarra erabili baitugu sagardoa egiteko.

Hala ere, 2022ko martxora arte, 2021eko sagardoa eskainiko dizuegula uste dugu, hiru motatakoa, Gurutzetako sagardo berria eskaintzeko parada izan arte. Honenbestez, aurtengo sagardoaz gozatzen jarraituko dugu, eta beste pixka bat itxaron Gurutzetako sagardo berriaz gozatzeko.