Urtero bezala, aurtengo abuztuan ere Astigarragako sagastietara egin dugu bisita. Irail amaiera aldera euren fruituak emango dizkigute, hots, sagar preziatuak, ondoren guk sagardotegian 2017ko sagardoa egin dezagun. Pixkana-pixkana sagarron tamainua handitzen ari da, baina oraindik bultzadatxoa falta zaie eder askoak egoteko. Izan ere, azken asteetan gorpuzten baitira benetan sagarrak, eta, neurri ederra orduan hartzen dute.
Bideo honetan ikus dezakezue zer-nola dauden sagarrak uneotan. Laster sagar-biltzeaz eta aurtengo uztaz hitz egingo dizuegu. Laster arte!