Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

UZTA BERANTIARRA AURTENGOA

UZTA BERANTIARRA AURTENGOA

Urtero bezala, orain dela hamarkada askotatik hona, irail amaieran Astigarragan eta beste hainbat tokietako sagarrak batzeari eta jotzeari ekiten diogu, gure Gurutzeta sagardo preziatua egite aldera. Izan ere, uzta irregularra etorri da, alegia, gure Beterriko eskualde honetan (Gipuzkoako Astigarraga, Oiartzun, Urnieta…) nahikoa eskasa etorri zaigu; kostaldean, berriz, hau da, Zarautz eta Aia inguruetan, sagar gehixeago etorri zaigu. Honez gainera, aurtengo sagar-uzta berandu etorri zaigu, eta, urri guztia sagarra jotzen izango garela aurrikusten dugu sagardotegian.

Bertatik zukua atera eta upeletan sartuko dugu hil honetan guztian. Ondoren, pazientzia handiz fermentatzen utzi, eta, urtarril amaiera aldera, sagardotegian txotx denboraldiari ekingo diogu gure sagardo naturalarekin. Orduantxe izango dugu denboraldiko sagardo berria dastatzeko aukera! Bitartean, sagardotegian aurten sagarra jotzen nola hasi garen erakusten duen bideotxo hau egin dizuegu. Goza dezazuela!