Sagardotegiko upel guztiak beteta dauzkagu. Uzta nahiz irregularra izan -gune batzuetan beste batzuetan baino sagar kopuru handiagoa eman baitu-, iazko tankera berean izan dugu aurten ere sagarra. Kolorez argitsua datorkigu sagardoa, eta, lehorra dago jada; alegia, azukre guztia jan du sagardoak eta azken fasean dira uneotan.
Izan ere, hiru fermentazio fase baititu sagardoak: lehena, azukrearena; bigarrena, malolaktikoa. Hirugarrena, glizerolarena. Oraintxe bigarren fasean ditugu upelak, baitzuk, hirugarrenean ere bai.
Honenbestez, gure Gurutzeta sagardoaren fermentazioaren azken txanpan gaude; dena prest sagardotegian denboraldi berriari ekiteko. Urtarrilaren 13an irekiko dugu atea. Pazientzia pixka bat eta
Txooootx!!!