Aurten Euskal Sagardoa izeneko marka sortu berria ere izango dugu gure sagardotegian. Izan ere, orain hilabete aurkeztu genuen sagardogileek, Eusko Jaurlaritzaren babespean, prentsaurrekoan. Hala, azken urteotan guztiotan bultzatzen ari garen Gorenak zigiluaz gain, Jatorri Deiturako euskal sagardo naturalaren bigarren marka hau gehituko diogu 2017an.
Bertako sagarrekin soilik egindako sagardoa eskainiko du marka berri honek, hain zuzen, eta, aurten, upela oso bat izango dugu Euskal Sagardoa-rekin. Upel hori, argazkian ikusten duzuen lez, bere logotipoa ere izango du zintzilik. Sagardo hau aurten dastatzeko parada izango dugu, udaberrian botilaratuko baitugu. Jada ospetsu egin den Gorenak zigiluari Gurutzetan gehituko dugun marka berria. Hemen dugu Euskal Sagardoa!