Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

BIHAR ITXIKO DITUGU OTXOTE-ASTEAZKEN ARRAKASTATSUAK

BIHAR ITXIKO DITUGU OTXOTE-ASTEAZKEN ARRAKASTATSUAK

Urteko azken asteazkena. Bihar Eguzki-Lorerekin aurtengo gure otxote-asteazkenak hurrengo txotx denboraldira arte. Sagardo, janari, abesti eta poztasun handiko gau hauek, berriz ere arrakasta polita izan dute gure sagardotegian. Izan ere, horren gustura izaten garen -eta Gurutzetara hurbiltzen den oro- formula hau erabiltzen urteak daramatzagu: sagardoa, txuleta, makailu-tortilla, makailu frijitua piperrekin eta gazta, irasagar eta intxaurrak musikaz blai.

Izan ere, Gurutzetatik pasatzen diren otxoteen ahots itzelak entzutera jende asko etorri ohi baita asteazkenetan; askok errepikatu egiten dute, baita asteazkenero etorri ere, gau kultural eta gastronomiko hau antolatzen dugun Gipuzkoako sagardotegi bakarra baikara.

Aurte, zehazki, honako otxoteek abestu dute sagardotegian: Gaztelupe, Gaztelubide, Ertizka, Eguzki Lore eta Ozenki. Mila esker guztioi pasatako une itzelengatik, eta, upeltegian ahots ederron esperientzia polit hau bizi nahi duen oro, hurbil dadila Gurutzetara bihar 20:00etatik aurrera. Gomendagarria da lehenago erreserbatzea. Txotx!