Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

'EUSKAL SAGARDOA' JATORRI DEITURA ZIGILUDUN LEHEN UZTA

'EUSKAL SAGARDOA' JATORRI DEITURA ZIGILUDUN LEHEN UZTA

Gurutzetako Euskal Sagardoa Jatorri Deituradun aurreneko uztako botilak hemen ditugu. Izan ere, orain hilabete gutxi sagardogile guztiok, Eusko Jaurlaritzarekin batera, kalitatedun zigilu hau aurkeztu genuen-eta. Bertako sagarrekin soilik egindako sagardoa dugu honakoa, hain zuzen ere; gure sagardotegian jada egiten hasi garena, gainera. Beraz, gure botilak dastagai dituzue jada. Lehenengo uzta dugu.

Honenbestez, gure sagardotegiak kalitate handiko bi sagardo eskainiko ditu hemendik aurrera: Gorenak zigiluduna, han eta hemengo sagarrekin eginikoa, eta, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarena, soilik bertako sagarrekin egindakoa. Gorenak eta Euskal Sagardodun botilok sagardotegitik hartuta edota taberna, jatetxe eta elkarteetan dastatzeko parada izango duzue. ENACek ziurtaturiko Fraisoroko laborategiaren kontrolak pasatakoak ditugu denak, gainera. On egin!