Urtero bezala, Astigarragako Ergobia auzoko festen inguruan Sagardo Eguna ospatu genuen iragan igandean. Bertan izan zen Gurutzeta sagardotegia, beste 15 sagardogilerekin batera nork bere sagardoa dastagai ematen hara hurbildutako herritar orori.
Eguraldi ederra eta giro aparta izan zen Astigarragako Ergobiako plazan; gazte nahiz heldu, jendez josita zegoen plaza, denak gustura asko sagardo eta txorizoaz gozatzen. Sagardo txapelketa ere izan genuen. Urtero bezala, mila esker antolatzaile guztiei. 2018an, gehiago!
Sagardo giroaren lekuko, bideo polit hau jarri dizuegu: