Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

ALMIDOI-PROBA

ALMIDOI-PROBA

Irailaren iritsierarekin sagardoa egiteko lehen pausuak ematea egokitu ohi zaigu urtero: sagar biltzea. Baina, horretara, lehenik, sagarraren almidoi kopurua aztertu behar, honek frutak duen azukre kopurua zehaztuko baitigu, hots, sagarraren heldutze-puntua. Hala jakingo dugu zehatz-mehatz noiz jaso behar ditugun fruituok, ondoren gure sagardo preziatua egiteko, noski.

Aste honetan bertan sagastietan izan gara, Astigarragako (Gipuzkoa) Elioene baserriko lurretan, hain zuzen ere. Bertatik aurtengo txotx denboraldian sagardotegian dastatuko duzuen sagardoa egiteko fruituak jasoko ditugu. Aurtengo uzta aurreratua eta kopuru handikoa datorkigu, gainera.

Aste honetan, zehazki, dozena erdi sagar mota baino gehiago aztertu ditugu, eta, ziurrenik, irailaren 16 edo 17an ekingo diogu batzeari. Hasi gara Gurutzeta sagardo natural berria egiteko 2017ko uztarekin. Bagoaz aurrera.

Almidoi-proba nola egin dugun ikusteko bideotxoa: