Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

SAGAR UZTA OSPATZEN

SAGAR UZTA OSPATZEN

Iragan igandean Sagar Uzta ekitaldiaren hamazazpigarren edizioan parte hartu genuen Astigarragan. Sagardogileok sagarrarekin egiten dugu gure zuku preziatua eta urtero ospatzen dugun festa izan ohi da. Hamahiru sagardotegi izan ginen gure sagardoak dastatzera ematen. Honez gain, hainbat txapelketa eta erakusketa ere izan ziren Foru Enparantzan. Bertan izan ginen, beste behin ere, eguraldia lagun, giro ezin hobean, dozenaka lagun batu zituen ekitaldi honetan.

Sagar-postre txapelketa, argazkiena, familientzako sagar-muztioa egiteko lanak… Gazte nahiz helduentzako zenbait jarduera sagardoaren eta sagardotegien kulturaren inguruan beti. Egun ederra izan zen kalitate aparteko produktu hau ezagutarazteko, baita bere inguruko guztiarena ere. Orain, sagardo berriaren bila!

Honatx egun honi buruz egin genuen bideotxoa: