Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

2018ko SAGARDO BERRIA EGITEN

2018ko SAGARDO BERRIA EGITEN

Udararen amaierak sagar-uzta berria dakarkigu beti Gipuzkoan. Eta honekin batera, baita ondoren sagardo bilakatuko den muztioa lortzeko lanak ere. Urtero bezala, irailaren bigarren hamabostalditik gutxi gorabehera urriaren aurreneko hamabostaldira Astigarragako sagarrak batu ohi ditugu. Garbito eta ongi aukeratu ondoren, txiki-txiki egiten ditugu euren zuku preziatua eskuratze aldera.

Gurutzeta sagardo hau da, zehazki, 2018. urtean dastatu ahal izango duzuena, asteotan biltzen ari garen muztioa zuzen-zuzenean sagardotegiko upeletara joango baita. Kalitatezko sagardo naturalean bihurtuko den muztioa, hain zuzen ere. Gurutzeta Sagardotegiko sagardo berria dastatzeko atzera kontuari ekin diogu. Aurrera!