Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

FERMENTAZIO PROZESUAREN ERDIAN

FERMENTAZIO PROZESUAREN ERDIAN

Upeltegia muztioz beteta dugu jada, fermentatzen ari den muztioaz, hain zuzen ere; upelak euren prozesu natulean dihardute, aurtengo sagar-uzta ederraren ondoren. Gure sagardotegian orain dela hamarkada askotatik eskaintzen dugun sagardoa bidean dugu, beraz.

Zehazki, muztio honek hiru fermentazio urrats ditu. Lehena, azukrearena; bigarrena, malolaktikoa, eta, azkenik, glizerolarena. Uneotan gure sagardotegiko upelak bigarren fasean ditugu.

Honenbestez, Gurutzeta sagardoaren fermentazioaren erdi-erdian gara oraintxe: aurreneko etapa ederki gainditu ostean, posoa kendu diegu upel guztiei; sagardo ugaria izango dugulakoan gaude, oraindik sagardotegian azterketa-aste dezente geratzen zaizkigun arren. Hortaz, pazientzia eta kontrol handia geratzen zaigu oraindik, 2018. urte hasierarako prest izango dugun gure sagardo berria prest izan arte.

Gure sagardogile Joxe Angel Goñik azalduko dizkizue xehetasun guztiak egin berri dugun bideo honetan: