Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

EKITALDI GOGOANGARRIRAKO PRESTATZEN

EKITALDI GOGOANGARRIRAKO PRESTATZEN

Gure upeletako zukua aztertzen denboratxo bat iragan ostean, hilabete politak datozkigu orain. Jarduera interesgarriz betetako hilabeteak, hain zuzen ere, urte amaierarekin batera datozkigunak. Gabonen bueltan hasten baikara urtero hainbat ekintzekin, beti gure sagardo berriaren inguruan, beti gure zuku preziatuaren inguruan. Baina aurten, ohiko ekitaldiez gain, beste bat datorkigu laster. Oso polita, garrantzitsua eta jendetsua Gipuzkoa mailan, Euskal Herri mailan ere bai. Animaturik gaude oso.

Hori dela eta, aurreko astean ekin genien sagardotegian atontze lanei, upeltegia jendez gainezka beteko baitzaigu eta. Beraz, aurtengoa txotx denboraldi polit askoa izango dugu, ekintza gogoangarri batzuekin, tartean, aipatu dizuegun ekitaldia. Aurreraxeago argituko dizuegu ekimen berriaren nondik-norakoak. Mila esker guztioi!

Aurreneko prestaketa-lanen bideotxoa utziko dizuegu momentuz: