Urte guztian botilaratzen badugu ere, urteko sasoi honetan izaten da bolumen handiena botilan sartzen dugun momentua, kontsumoak gora egiten baitu biziki, eta, ondorioz, sagardo eskariak ere bai. Hala, sagardotegiko txotx-denboraldia amaituta botilaratzeekin jarraitu ohi dugu, baina, esan bezala, eguraldi onarekin batera areagotzen doa salmenta; saldu ahala botilaratzen baitugu sagardoa.
Gogoratu sagardotegian ere botilak saltzen ditugula, eta, nahi duen orok bertatik pasatzea besterik ez du gomendagarria da aurretiaz telefonoz edo emailez erreserbatzea- bere sagardoa eskuratzeko. Hartu eta eraman uda sasoi polit honetarako zure botilak.
Salmenta ordutegia:
Astelehenetik ostiralera
09:00-13:00
15:00-17:30
Telefonoa: 943 55 22 42
Emaila: gurutzeta@gurutzeta.com